Hasiera » Negulekua

Gabonetako ludotekaren izen-ematea

2012 / 11 / 04 Iruzkinik ez

Izena eman duten guztiak onartu dira.

Ordainketa egiteko epea azaroaren 19tik 23ra da. Ordainketa eginten ez duena kanpoan geratuko da.
——————————————————————————–

Gabonetako ludoteka abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra izango da.

Izenematea: azaroaren 6tik 13ra, kultur etxean 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara.

Haur kopurua mugatua da eta toki arazorik balego, azaroaren 16an zozketa egingo litzateke. Astigarragako haurrek lehentasuna izango dute.

Prezioa: 40 €. Hobariak izango dira familia ugari eta bi senide edo gehiagoko izen-emateentzat.

Informazioa: 943 33 50 64 telefonoan (goizez) edo info@xaguxar.org helbidean.



Informazio gehiago eta izenemate orria erantsita dagoen dokumentuan ikus daitezke.
Izen-emate orria (pdf)
Hoja de inscripción (pdf)

Iruzkinak itxita daude.