Hasiera » Xaguxar

Barakaldoko UGP-PIN irteera

2014 / 12 / 30 Iruzkinik ez

Barakaldoko UGP-PINera joateko txangoa antolatu degu

Urtarrilarren 5ean, astelehena, Ludotekako haurrekin BECen antolatzen den Haur Parkera (UGP-PIN) egingo dugu irteera. Autobusean joango gara eta lekuak soberan ditugunez, herritarrei etortzeko aukera zabaldu nahi izan dugu.

Adina: 4 urtetetik aurrera.
Prezioa: autobusa eta sarrera 18€.
Ordutegia: ikastolatik 9:00tan irten eta 18:30ean itzuli.
Bakoitzak bere bazkaria eraman behar du.

Izena emateko aukera desberdinak daude; gure helbide elektronikoan info@xaguxar.org, ludotekan bertan (ikastolan) edo kultur etxean.

OHARRA: jolas aretoa ez da egun honetan irekia egongo.

Iruzkinak itxita daude.