Hasiera » Udaleku irekiak

Udaleku irekien izen-ematea

2015 / 05 / 07 Iruzkinik ez

Oharra:
Izena eman duten guztiak onartu dira. Ez da zozketarik izango.

Zaintza eta jangela zerbitzuetan taldeak osatu dira.

Ordainketak egiteko epea da, gogoratu azken eguna maiatzak 29a. Ordainketa eginten ez duena kanpoan geratuko da.

————————————————————————————
Partehartzaileak: 4-12 urteko haurrak (2011-2003)

Datak: bi txanda aukeran:
• ekainaren 24tik uztailaren 10era. 70 € (* beherapenak)
• uztailaren 13tik 23ra. 60 € (* beherapenak)

* %20ko beherapena eskainiko da izena emandako bi senideetako bati edo familia ugariko haur bakoitzari.

Ordutegia:
09:30-13:30 edo 09:30-17:00 irteera egunetan (4-6 urtekoek astean behin eta 7-12 urtekoek astean bitan)

08:00-09:30 zaintza zerbitzua (1.txanda 30 € edo 2.txanda 25 €).
13:30-15:30 jangela zerbitzua (prezioa haur kopuruaren araberakoa).
Zaintza eta jangela zerbitzuak eskaintzeko gutxieneko haur kopurua egon beharko da.

Izen-ematea: maiatzaren 12tik 19ra, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara kultur etxean.

Zozketa
Astigarragan erroldatuek lehentasuna izango dute. Eskainitako tokiak baino izenemate gehiago balego, maiatzaren 22an 19:00etan kultur etxean zozketa egingo litzateke.

Informazio eta izen-emate orria erantsita.
Izen-emate orria (pdf)
Hoja de inscripción (pdf)

Iruzkinak itxita daude.