Hasiera » Kanpaldia

Gazte kanpaldiaren izen-ematea

2017 / 05 / 18 Iruzkinik ez

OHARRA:
Izena eman duten guztiak onartu dira. Ez da zozketarik izango.

Ordainketak egiteko epea da, gogoratu azken eguna ekainak 6. Ordainketa eginten ez duena kanpoan geratuko da.

————————————————————————————

Partehartzaileak: 12- 16 urteko gazteak (2005-2001)

Datak: ekainaren 26tik uztailaren 2ra

Lekua: Garde, Erronkari bailara (Nafarroa)

Prezioa* 180 €
* %20ko beherapena eskainiko da izena emandako bi senideetako bati edo familia ugariko haur bakoitzari.

Izen-ematea: maiatzaren 22tik 26ra, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara kultur etxean.

Zozketa
Astigarragan erroldatuek lehentasuna izango dute.
Eskainitako tokiak baino izenemate gehiago balego, maiatzaren 30an 19:00etan kultur etxean zozketa egingo litzateke.

Informazio gehiago eta izenemate orria erantsita.
Izen-emate orria (pdf)
Hoja de inscripción (pdf)

Iruzkinak itxita daude.