Hasiera » Headline, Udaleku irekiak

Udaleku irekien izen-ematea

2019 / 04 / 30 Iruzkinik ez


OHARRA 4:
Udaleku irekien iritzia jasotzeko .
inkesta betzetzea asko eskertuko dizuegu

OHARRA 3:
Guraso bileran azalduriko informazioa eta hainbat gomendio.
Informazioa eta gomendioak (pdf)

OHARRA 2:
Zozketaren emaitza:
1. txanda itxarote zerrenda (pdf)
2. txanda itxarote zerrenda (pdf)

Ordainketak egiteko epea da, gogoratu azken eguna maiatzak 22. Ordainketa epean egiten ez duena kanpoan geratuko da.

OHARRA:
1. eta 2. txandetan izen emate kopuru handia dela eta zozketa egingo dugu. Astigarragan erroldatuak ez daudenak ez dira onartuko.
3. txandan (abuztua) astigarragan erroldatutako guztiak onartu dira. Ez da zozketarik izango.

Zozketa maiatzak 15, asteazkena, 18:30ean kultur etxean.

————————————————————————————

Datak: hiru txanda aukeran
• Ekainaren 24tik uztailaren 5era.
• Uztailaren 8tik 19ra.
• Uztailaren 29tik abuztuaren 9ra.

Prezioa: 70€ txandako (* beherapenak)
* %20ko beherapena eskainiko da izena emandako bi senideetako bati edo familia ugariko haur bakoitzari.

Ordutegia:
09:30-13:30 edo 09:30-17:00 irteera egunetan (4-6 urtekoek ostegunetan eta 7-12 urtekoek asteartetan eta ostegunetan, abuztuko txadan ostegunetan bakarrik)

08:00-09:30 zaintza zerbitzua (25 € txandako).
13:30-15:30 jangela zerbitzua (prezioa haur kopuruaren araberakoa).
(4-6 urtekoek 56€ txandako eta 7-12 urtekoak 42€, abuztuko txandan guztiek 49€)
Zaintza eta jangela zerbitzuak eskaintzeko gutxieneko haur kopurua egon beharko da.

Izen-ematea: maiatzaren 2tik 9ra, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara kultur etxean.

Zozketa
Astigarragan erroldatuek lehentasuna izango dute. Eskainitako tokiak baino izenemate gehiago balego, maiatzaren 15ean 18:30etan kultur etxean zozketa egingo litzateke.

Informazio eta izen-emate orria erantsita.
Izen-emate orria (pdf)
Hoja de inscripción (pdf)

Iruzkinak itxita daude.