Hasiera » Udaleku irekiak

Udaleku irekiak 2022

2022 / 05 / 08 Iruzkinik ez

OHARRA 2:
Zozketaren emaitza:
1. txanda (pdf)
2. txanda (pdf)

3. eta 4. txandan haur guztiak onartuak izan dira.

Ordainketak egiteko epea da, gogoratu azken eguna maiatzak 26. Ordainketa epean egiten ez duena kanpoan geratuko da.

———————————————————————

OHARRA:
1.etan 2. txandakoen ZOZKETA EGONGO DA.

Bihar, maiatzak 17 * 18, Erribera Kulturgunean:

18:00ean 17:00ean 1. txandakoena
19:00ean 18:00ean 2. txandakoena

*Zerrendak oker zeudela konturatu eta zozketa atzeratu egin dugu
———————————————————————
Datak: 4 txanda aukeran:
• ekainaren 27tik uztailaren 8ra.
• uztailaren 11tik 21era.
• abuztuaren 1etik 12ra.
• abuztuaren 15etik 26ra.


Prezioa: 70€ txandako (* beherapenak)
* %20ko beherapena eskainiko da izena emandako bi senideetako bati edo familia ugariko haur bakoitzari.

Ordutegia:
09:30-13:30
Ostegunetan irteera dela eta 9:30 – 17:00

08:00-09:30 zaintza zerbitzua (25 € txandako).
13:30 – 15:30 Jangela zerbitzua (prezioa haur kopuruaren araberakoa izango da).

Izen-ematea: maiatzaren 9tik 15era, online bidez edo Erribera Kulturgunean 16:00etatik 20:00etara.

Zozketa
Astigarragan erroldatuek lehentasuna izango dute. Eskainitako tokiak baino izenemate gehiago balego, maiatzaren 17an zozketa egingo litzateke.

Informazio orria eta izen ematea
Informazio orria (pdf) | Online izen ematea
Hoja de información (pdf) | Inscripción online

Iruzkinak itxita daude.