Hasiera » Udaleku irekiak

Udaleku irekien izen-ematea

2012 / 05 / 03 Iruzkinik ez

Izena eman duten guztiak onartu dira. Ez da zozketarik izango.

Ordainketa egiteko epea maiatzaren 21etik 25era da. Ordainketa eginten ez duena kanpoan geratuko da.

——————————————————————————–

Izenematea: maiatzaren 7tik 14ra, kultur etxean

ADINA: 4-12 urte (2008-2000).

DATAK: bi txanda aukeran:
• ekainaren 25etik uztailaren 6ra.
• uztailaren 9tik 20ra.

ORDUTEGIA: 9:30-13:30.
9:30-17:00 irteera egunetan
8:00etatik 9:30era zaintza-zerbitzua eskainiko da.

PREZIOA:
4-6 urtekoek 50€.
7-12 urtekoek 60€.
Zaintza-zerbitzua 25€.

Haur kopurua mugatua da eta toki arazorik balego, maiatzaren 18an zozketa egingo litzateke. Astigarragako haurrek lehentasuna izango dute.

Informazioa: 943 33 50 64 telefonoan (goizez) edo info@xaguxar.org helbidean.

Informazio eta izen-emate orria erantsita.
Izen-emate orria (pdf)
Hoja de inscripción (pdf)

Iruzkinak itxita daude.