Hasiera » Udaleku irekiak

Udaleku irekien izen-ematea

2016 / 05 / 05 Iruzkinik ez

Oharra:
Izena eman duten guztiak onartu dira. Ez da zozketarik izango.

Ordainketak egiteko epea da, gogoratu azken eguna maiatzak 27a. Ordainketa eginten ez duena kanpoan geratuko da.

————————————————————————————
Datak: hiru txanda aukeran
• Ekainaren 27tik uztailaren 8ra.
• Uztailaren 11tik 22ra.
• Abuztuaren 1etik 12ra.

Prezioa: 60€ txandako (* beherapenak)
* %20ko beherapena eskainiko da izena emandako bi senideetako bati edo familia ugariko haur bakoitzari.

Ordutegia:
09:30-13:30 edo 09:30-17:00 irteera egunetan (4-6 urtekoek astean behin eta 7-12 urtekoek astean bitan)

08:00-09:30 zaintza zerbitzua (25 € txandako).
13:30-15:30 jangela zerbitzua (prezioa haur kopuruaren araberakoa).
Zaintza eta jangela zerbitzuak eskaintzeko gutxieneko haur kopurua egon beharko da.

Izen-ematea: maiatzaren 9tik 16ra, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara kultur etxean.

Zozketa
Astigarragan erroldatuek lehentasuna izango dute. Eskainitako tokiak baino izenemate gehiago balego, maiatzaren 20an 19:00etan kultur etxean zozketa egingo litzateke.

Informazio eta izen-emate orria erantsita.
Izen-emate orria (pdf)
Hoja de inscripción (pdf)

Iruzkinak itxita daude.