Udaleku irekiak 2020
OHARRA 2:
ASTEARTETIK AURRERA EZ DA UDALEKURIK IZANGO‼️
Dekretua iritsi ez den arren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Covid-19-ari lotutako kasu positiboen gorakadaren ondorioz udalekuak bertan behera uzteko agindu du.
Familiak ahal duten neurrian antolatu daitezen Udalak bihar ( uztailak 20) zerbitzua eskaintzea erabaki du, baina uztailaren 21etik aurrera udaleku-zerbitzua bertan behera geldituko da.
OHARRA:
UDALEKUETAKO 4 TXANDETAN HAUR GUZTIAK ONARTU DITUGU!!
Behin-betiko izen ematea onartzeko ekainaren 16tik 19ra kuotaren ordainketa egin beharko da.
Ordainketa haurraren izen-abizenak adierazita egingo da ondorengo kontuan:
Euskadiko kutxa: ES08 3035 0214 35 2140017089
————————————————————————————
Datak: lau txanda aukeran
• Ekainaren 29tik uztailaren 10era.
• Uztailaren 13tik 24ra.
• Abuztuaren 3tik 14ra.
• Abuztuaren 17tik 28ra.
Prezioa: 60€ txandako (* beherapenak)
* %20ko beherapena eskainiko da izena emandako bi senideetako bati edo familia ugariko haur bakoitzari.
Ordutegia:
09:30-13:30 (Egoera dela eta aurten ez da irteerarik egingo)
08:00-09:30 zaintza zerbitzua (25 € txandako).
Ez da jangela zerbitzurik egongo.
Taldekatzeak: Egoera dela eta talde txikiagoak eta finkoagoak egingo ditugu.
Beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko ditugu.
Izen-ematea: ekainaren 8tik 12ra, online bidez.
Zozketa
Astigarragan erroldatuek lehentasuna izango dute. Eskainitako tokiak baino izenemate gehiago balego, ekainaren 15ean zozketa egingo litzateke.
Informazio orria eta izen ematea
Informazio orria (pdf) | Online izen ematea
Hoja de información (pdf) | Inscripción online