Hasiera » Artxiboa

Xaguxar ataleko artikuluak

Xaguxar »

[2015 / 03 / 09 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Aste santuko ludotekaren izen-ematea

Aste santuko ludoteka martxoak 30-31 eta apirilaren 1-7-8-9-10 izango da.
Izenematea: martxoaren 12tik 18ra , kultur etxean 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara.
Prezioa: 40 €. Hobariak izango dira familia ugari eta bi senide edo gehiagoko izen-emateentzat.

Xaguxar »

[2014 / 12 / 30 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Barakaldoko UGP-PIN irteera

Barakaldoko UGP-PINera joateko txangoa antolatu degu
Urtarrilarren 5ean, astelehena, Ludotekako haurrekin BECen antolatzen den Haur Parkera (UGP-PIN) egingo dugu irteera. Autobusean joango gara eta lekuak soberan ditugunez, herritarrei etortzeko aukera zabaldu nahi izan dugu.

Xaguxar »

[2014 / 12 / 17 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Olentzero

Gabonak gainean ditugu eta urtero bezala badator Olentzero
Abenduaren 24an, 17:30etan Santiagomenditik jaitsiko da. Aurreko urteetan bezala, gabon kantak abestuz herritik ibilbide bat burutuko dugu eta Joseba Barandiaran plazara heltzean haurrek Olentzerori eskutitza emateko aukera izango dute.

Xaguxar »

[2014 / 09 / 16 | Iruzkinak ezgaituta | ]
MINTZOMERIENDA

Kaixo familiak!
Lehenengo aldiz, Astigarragan MINTZOMERIENDA antolatu dugu. Zuetako edonor (haur, gazte zein heldu) gonbidatua dago gurekin euskara erabiliz arratsalde desberdin bat pasatzera.
Bertan, jolasak, solasaldiak eta merienda izango dugu.
Eskolako jolas lekuan izango gara irailaren 19an 17:00etatik aurrera.
Ordura arte,
Astigarragako AEK eta Xaguxar Aisialdi Taldea

Xaguxar »

[2014 / 04 / 09 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Irteera Santiagomendiko Aterpetxera

Oharra: atzo irteerarako plaza guztiak bete ziren. Gaur (apirilak 30) ez da izen ematerik izango. Barkatu eragozpenak.