Hasiera » Gabonetako ludoteka

Gabonetako ludoteka

Nori dago zuzendua?
Gabonetako ludoteka 4-12 urte bitarteko Astigarragako haurrei zuzenduta dago.

Noiz?
Gabonetako oporretan (2 aste gutxi gorabehera)

Non?
Astigarragako Herri Eskolan.

Zein helburu ditu?

  • Herriko haurren arteko harremanak sendotzea
  • Jolasaren bidez euskararen erabilera areagotzea
  • Gabonetako oporretan jarduera entretenigarria eta hezitzailea eskaintzea
  • Haur eta hezitzaileen arteko harremana garatzea
  • Xaguxar taldeko ibildean hasiera izatea

Zein ekintza egiten dira?

  • Herrian bertan jolasak, eskulanak, txangoak, abestiak…
  • BECeko umeen gabonetako parkera irteera

Noiz da izen-ematea?
Ez dago data zehatzik, baina izen-ematea azaroan izan ohi da.

Iruzkinak itxita daude.