Hasiera » Udaleku irekiak

Udaleku irekiak

Nori dago zuzendua?
Udaleku irekiak 4-12 urte bitarteko Astigarragako haurrei zuzenduta daude.

Noiz?
Ekainaren azken astetik Astigarragako festak arte (4 aste gutxi gorabehera)

Non?
Astigarragako Herri Eskolan.

Zein helburu ditu?

  • Herriko haurren arteko harremanak sendotzea
  • Jolasaren bidez euskararen erabilera areagotzea
  • Udako oporretan jarduera entretenigarria eta hezitzailea eskaintzea
  • Haur eta hezitzaileen arteko harremana garatzea
  • Xaguxar taldeko ibildean hasiera izatea

Zein ekintza egiten dira?

  • Astelehen, asteazken eta ostiraletan herrian bertan jolasak, eskulanak, txangoak, abestiak…
  • Astearte eta ostegunetan Euskal Herriko hainbat herritara irteerak (igerilekura, hondartzara, museora…)

Noiz da izen-ematea?
Ez dago data zehatzik, baina izen-ematea maiatzean izan ohi da.

Iruzkinak itxita daude.