Hasiera » Udaleku irekiak

Udaleku irekien izen-ematea

2013 / 05 / 02 Iruzkinik ez


Izena eman duten guztiak onartu dira. Ez da zozketarik izango.

Ordainketa egiteko epea maiatzaren 20tik 24ra da. Ordainketa eginten ez duena kanpoan geratuko da.

———————————————————————
Izenematea: maiatzaren 6tik 13ra, kultur etxean

ADINA: 4-12 urte (2009-2001).

DATAK: bi txanda aukeran:
• ekainaren 24tik uztailaren 5era.
• uztailaren 8tik 23ra.

ORDUTEGIA: 9:30-13:30.
9:30-17:00 irteera egunetan
8:00etatik 9:30era zaintza-zerbitzua eskainiko da.

PREZIOA txanda bakoitzeko:
4-6 urtekoek 50€.
7-12 urtekoek 60€.
Zaintza-zerbitzua 25€.

Haur kopurua mugatua da eta toki arazorik balego, maiatzaren 17an zozketa egingo litzateke. Astigarragako haurrek lehentasuna izango dute.

Informazioa: 943 33 50 64 telefonoan (goizez) edo info@xaguxar.org helbidean.

Informazio eta izen-emate orria erantsita.
Izen-emate orria (pdf)
Hoja de inscripción (pdf)

Iruzkinak itxita daude.