Hasiera » Udaleku irekiak

Udaleku irekien izen-ematea

2017 / 05 / 18 Iruzkinik ez

OHARRA 2:
Abuztuko txandako plazak bete egin dira. Ez dugu eskaera gehiago onartuko.

OHARRA:
1. eta 2. txandetan izen emate kopuru handia dela eta Astigarragan erroldaturikoak bakarrik onartu dira.
3. txandan (abuztua) izena eman duten guztiak onartu dira. Ez da zozketarik izango.

Ordainketak egiteko epea da, gogoratu azken eguna ekainak 6. Ordainketa eginten ez duena kanpoan geratuko da.

————————————————————————————
Datak: hiru txanda aukeran
• Ekainaren 26tik uztailaren 7ra.
• Uztailaren 10etik 21era.
• Abuztuaren 1etik 11ra.

Prezioa: 60€ txandako (* beherapenak)
* %20ko beherapena eskainiko da izena emandako bi senideetako bati edo familia ugariko haur bakoitzari.

Ordutegia:
09:30-13:30 edo 09:30-17:00 irteera egunetan (4-6 urtekoek ostegunetan eta 7-12 urtekoek asteartetan eta ostegunetan, abuztuko txadan ostegunetan bakarrik)

08:00-09:30 zaintza zerbitzua (25 € txandako).
13:30-15:30 jangela zerbitzua (prezioa haur kopuruaren araberakoa).
Zaintza eta jangela zerbitzuak eskaintzeko gutxieneko haur kopurua egon beharko da.

Izen-ematea: maiatzaren 22tik 26ra, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara kultur etxean.

Zozketa
Astigarragan erroldatuek lehentasuna izango dute. Eskainitako tokiak baino izenemate gehiago balego, maiatzaren 30an 19:00etan kultur etxean zozketa egingo litzateke.

Informazio eta izen-emate orria erantsita.
Izen-emate orria (pdf)
Hoja de inscripción (pdf)

Iruzkinak itxita daude.