Hasiera » Udaleku irekiak

Udaleku irekien izen-ematea

2018 / 05 / 10 Iruzkinik ez


OHARRA 3:
Guraso bileran azalduriko informazioa eta hainbat gomendio.
Informazioa eta gomendioak (pdf)

OHARRA 2:
Zozketaren emaitza (pdf)

Ordainketak egiteko epea da, gogoratu azken eguna ekainak 6. Ordainketa epean eginten ez duena kanpoan geratuko da.

OHARRA:
1. eta 2. txandetan izen emate kopuru handia dela eta zozketa egingo dugu. Astigarragan erroldatuak ez daudenak ez dira onartuko.
3. txandan (abuztua) izena eman duten guztiak onartu dira. Ez da zozketarik izango.

Zozketa maiatzak 30, asteazkena, 19:00etan kultur etxean.

————————————————————————————
Datak: hiru txanda aukeran
• Ekainaren 25etik uztailaren 6ra.
• Uztailaren 9tik 20ra.
• Abuztuaren 1etik 10era.

Prezioa: 70€ txandako (* beherapenak)
* %20ko beherapena eskainiko da izena emandako bi senideetako bati edo familia ugariko haur bakoitzari.

Ordutegia:
09:30-13:30 edo 09:30-17:00 irteera egunetan (4-6 urtekoek ostegunetan eta 7-12 urtekoek asteartetan eta ostegunetan, abuztuko txadan ostegunetan bakarrik)

08:00-09:30 zaintza zerbitzua (25 € txandako).
13:30-15:30 jangela zerbitzua (prezioa haur kopuruaren araberakoa).
Zaintza eta jangela zerbitzuak eskaintzeko gutxieneko haur kopurua egon beharko da.

Izen-ematea: maiatzaren 14tik 18ra, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara kultur etxean.

Zozketa
Astigarragan erroldatuek lehentasuna izango dute. Eskainitako tokiak baino izenemate gehiago balego, maiatzaren 30ean 19:00etan kultur etxean zozketa egingo litzateke.

Informazio eta izen-emate orria erantsita.
Izen-emate orria (pdf)
Hoja de inscripción (pdf)

Iruzkinak itxita daude.