Hasiera » Udaleku irekiak

Udaleku irekiak 2024

2024 / 05 / 06 Iruzkinik ez

OHARRA:
Zozketaren emaitza:

1. txanda itxarote zerrenda (pdf)
2. txanda itxarote zerrenda (pdf)
3. eta 4. txandetan haur guztiak onartuak izan dira.

Ordainketak egiteko epea da, gogoratu azken eguna maiatzak 26. Ordainketa epean egiten ez duena kanpoan geratuko da.
——————————————
Datak: 4 txanda aukeran:
• ekainaren 24tik uztailaren 5era.
• uztailaren 8tik 19ra.
• abuztuaren 5etik 16ra.
• abuztuaren 19tik 30era.

Prezioa: 80€ txandako (* beherapenak)
* %20ko beherapena eskainiko da izena emandako bi senideetako bati edo familia ugariko haur bakoitzari.

Ordutegia:
09:30 – 13:30
Irteera egunetan 9:30 – 17:00

08:00-09:30 zaintza zerbitzua (25 € txandako).
13:30 – 15:30 Jangela zerbitzua (56 € txandako).

Izen-ematea: maiatzaren 6tik 12ra, online bidez

Zozketa
Astigarragan erroldatuek lehentasuna izango dute. Eskainitako tokiak baino izenemate gehiago balego, maiatzaren 14an zozketa egingo litzateke.

Informazio orria eta izen ematea
Informazio orria (pdf) | Online izen ematea
Hoja de información (pdf) | Inscripción online

Iruzkinak itxita daude.