Hasiera » Artxiboa

Xaguxar ataleko artikuluak

Xaguxar »

[2014 / 09 / 16 | Iruzkinak ezgaituta | ]
MINTZOMERIENDA

Kaixo familiak!
Lehenengo aldiz, Astigarragan MINTZOMERIENDA antolatu dugu. Zuetako edonor (haur, gazte zein heldu) gonbidatua dago gurekin euskara erabiliz arratsalde desberdin bat pasatzera.
Bertan, jolasak, solasaldiak eta merienda izango dugu.
Eskolako jolas lekuan izango gara irailaren 19an 17:00etatik aurrera.
Ordura arte,
Astigarragako AEK eta Xaguxar Aisialdi Taldea

Xaguxar »

[2014 / 04 / 09 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Irteera Santiagomendiko Aterpetxera

Oharra: atzo irteerarako plaza guztiak bete ziren. Gaur (apirilak 30) ez da izen ematerik izango. Barkatu eragozpenak.

Xaguxar »

[2013 / 12 / 16 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Olentzero

Gabonak gainean ditugu eta urtero bezala badator Olentzero
Abenduaren 24an, 17:30etan Santiagomenditik jaitsiko da. Aurreko urteetan bezala gabon kantak abestuz herritik ibilbide bat burutuko dugu eta Joseba Barandiaran plazara heltzean haurrek Olentzerori eskutitza emateko aukera izango dute.

Xaguxar »

[2013 / 11 / 28 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Ludoteka eta txokolate-jatea

Euskararen Nazioarteko eguna dela eta herriko elkarteek eta Udalak hainbat ekintza antolatu ditugu. Xaguxar aisialdi taldeak haurrentzako bi ekintza burutuko ditu:

Xaguxar »

[2013 / 05 / 21 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Eguerdiko zerbitzua berria!

Kiroldegiarekin batera antolatu degun zerbitzu berria aurkeztu nahi dizuegu: 13:30 – 15:30 bitarte bazkari eta zaintza izateko aukera izango dute haurrek.