Xaguxar »

[2016 / 10 / 04 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Kamixetak salgai

Urriak 5, azteazkena, 16:30ean eskolako patioan postua jarriko dugu urteurreneko kamixetak eta bazkarirako txartelak erosteko aukera izan dezazuen.
Anima zaitezte!

Jaiak »

[2016 / 07 / 12 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Jaietako haur bazkaria

Santio jaietako haur bazkarirako txartelak salgai daude uztailaren 19a bitarte. Txartelak udaleku irekietan (eskolan) eta kiroldegian erosi ahal izango dira, eta prezioa 8 € da.
Haur bazkaria uztailaren 22an izango da eguerdiko 14:00etan Foru plazan.

Kanpaldia »

[2016 / 05 / 05 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Gazte kanpaldiaren izen-ematea

Oharra:
Izena emate kopurua dela eta, maiatzaren 20an 19:00etan kultur etxean zozketa egingo dugu.
Zozketako emaitza
Ordainketak egiteko epea da, gogoratu azken eguna maiatzak 27a. Ordainketa eginten ez duena kanpoan geratuko da.

Udaleku irekiak »

[2016 / 05 / 05 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Udaleku irekien izen-ematea

Oharra:
Izena eman duten guztiak onartu dira. Ez da zozketarik izango.
Ordainketak egiteko epea da, gogoratu azken eguna maiatzak 27a. Ordainketa eginten ez duena kanpoan geratuko da.

Xaguxar »

[2016 / 04 / 01 | Iruzkinak ezgaituta | ]
Irteera Donostiako UBA Aterpetxera

Hementxe da aurten ere Xagu-Xar Aisialdi taldeak 4-12 urte bitarteko haurrentzat antolatzen duen asteburupasa! Aurten apirilaren 16an eta 17an joango gara Green Nest UBA aterpetxera, Ametzagaina parkean dagoen etxera.