Pasa den urriaren 15ean 20. urteurrena ospatu genuen eta horretarako hainbat ekitaldi antolatu genituen jai herrikoi batean Foru plazan. Begirale, ume eta gurasoak bildu ginen bertan, eta guztiok giro ezin hobean igaro genuen eguna.
20. urteurreneko festan lagundu eta parte-hartu zenuten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu.
Ekainaren 26tik uztailaren 3ra Urrutea kanpinean Garden (Erronkari bailara – Nafarroa), 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat.
Izenematea maiatzaren 4tik 11ra kultur etxean 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara.
Prezioa 160 €. Hobariak izango dira familia ugari eta bi senide edo gehiagoko izenemateentzat.